Aniztasun funtzionala gaia aintzat harturik, Gipuzkoako Aspacen kokaturiko zerbitzu ezberdinetako "MOL brigada" deituriko taldeak sorturiko liburutegi digital librea da. Hemen hainbat ezgaitasunarekin erlazionaturiko dokumentu eta ikusentzunezko deskargagarriak topa daitezke non asmoa, publikoki edozein pertsonen esku izatea besterik ez den. Horretarako sarean dauden agiriak bertaratu eta esteka bidez ordenatu egiten dira.