Christopher John Francis Boone, hamabost urteko
gazte bat da. Christopherrek Asperger sindromea du. Aldi berean, matematiketarako dituen
dohainak savant bat dela pentsatzeko zantzuak ematen
ditu.
Gau batean, alboko etxeko txakurraren gorpua
aurkituko du eta honen hiltzailea bilatzen hasiko da. Christopher, txakurraren
hiltzailea bilatzerakoan biziko dituen abenturak kontatuko ditu lehen
pertsonan.
Christopherren aitak, bere semeak txakurraren
hiltzaileari buruz idatzitakoa irakurri eta gero, apunteak konfiskatu dizkio
arazoetan sar ez dadin.
Aitak kontatu zion Christopherri bere ama bihotzeko batek
jota hil zela, baina Christopherrek ez zekiena, bere amak, alboko
bizilagunarekin ihes egin zuela da.
Konfiskatutako idatzien bila zegoenean, bere
amaren karta pilo bat aurkituko ditu Christopherrek eta bere amari buruzko
gauza berri batzuk jakingo ditu. Aita, semeak eskutitzak irakurri
dituela konturatuko da.
_______________
HADDON, M.
Argitalpena: BIBLIOTECA D2G
Urtea: ---
Hizkuntza: Gaztelania
Mota: Eleberria
Orrialdeak: 185
0 Iruzkinak