Imagen relacionada

Istorio honetako protagonista nagusia, Victor Frankenstein da, Ingolstadten medikuntza ikasten ari den ikasle suitzar bat. Bere nahia, elektrizitatearen bidez, bizia sortzea da. Honegatik, hildako pertsonen gorputz atal ezberdinak batzen ditu. Eta, honela, gorputz berri bat sortzen du. Bere ustetan, elektrizitatea baino ez da falta, gorputz berri horri bizia emateko. Halako batean, bere laborategiaren kanpoaldean, tximista bat erortzen da. Eta, tximista horren elektrizitatea, Victorrek asmaturiko izaki berria dagoen ohexkarantz zuzentzen da. Handik gutxira, berak asmaturiko izakia, ohexkatik altxatzen da. Izaki hau, istorio osoan inongo izenik ez duena, laborategitik irteten da, beste gizaki batzuekin harremanak izateko asmoz. Baina, jende guztiak, bera ikustean, bereganako mespretxua eta onarpen eza erakusten dio. Arrazoi honegatik, Victorri, neskalagun bat sortzeko eskatzen dio. Eta honek, onartu egiten du. Berak sortutako izakiak, ez dio Victorri begirik kentzen, prozesu guzti hortan. Baina, bere kontzientziak zigorturik, Victorrek, bere izakiaren neskalaguna desegitea erabakitzen du, azken honi bizia eman aurretik. Eta, honela, halako batean, izakiak, Victorren neskalaguna akabatzea erabakitzen du. Baita honen lagunik onena eta beste hainbat senide ere. Honen ondorioz, Victorrek, bere izakia azken muturreraino jarraitzea erabakitzen du, eta Artikoko izotzetan hartzen duen itsasontzi batean hiltzen da Victor.
_______________

WHALE, JAMES
Mota: Luzemetraila
Urtea: 1931
Hizkuntza: Gaztelania
Denbora: 70 min
Generoa: Zientzia fikzioa

Eskuragarritasuna:
IKUSI