FERNÁNDEZ-LASA, U. / NABASKUES LASHERAS, I. / OLASAGASTI IBARGOIEN , J. / USABIAGA ARRUABARRENA, O.
Aldizkaria: UZTARO -106-
Argitaletxea: ---
Urtea: 2018 (uztaila-iraila)
Hizkuntza: Euskara
Mota: Ikerketa
Orrialdeak: 19 (51tik 69ra)
ISBN: ---
Eskuragarritasuna:
LABURPENA: Ikerketa honetan urritasunik ez zuten pilotarien ustetan talde arteko harremanak
euskal pilota inklusiboagoa bilakatzeko izan zezakeen eragina aztertu zen. Euskal
pilotan ziharduten federatutako eta federatu gabeko 15 pilotari elkarrizketatu ziren bi
talde-eztabaida saiotan. Galdekatuek adierazi zuten kideen arteko erlazioei dagozkien hainbat baldintza betetzeak euskal pilota inklusiboagoa egiten lagunduko lukeela,
besteak beste, urritasuna duten pertsonak estatus bereko ikusteak, helburu komunak
edukitzeak, taldekide sentiarazteko kideen artean elkar laguntzeak, (in)formazioaren
gainetik elkar ezagutzeko esfortzua egiteak eta edonori adiskide izateko aukera
eskaintzeak. Taldekideen arteko harremanak partaideen aurreiritziek baldintzatzen
zituzten askotan, baina izandako esperientzia puntualek asko lagundu zieten horiek
ekiditen. Aurrera begira, kontuan hartu beharko litzateke proiektu inklusiboak
diseinatu eta abian jartzean epe luzerako jarduerek eragin positiboagoak dituztela.